242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehakatua Iruñeko Udal Planean, ARZ-3 banaketa eremuaren esparruari dagokionez (XVI/ZN-1-XIX/ZN-6). Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2014ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-NOV-14 (10/CU).

Espedienteko agiriak ikusirik, eta Planeamenduko buruaren 2014ko azaroaren 4ko eta 12eko txostenekin bat eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2014ko azaroaren 6ko eta 13ko txostenekin bat, hau erabaki da:

1.–Aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planean, ARZ-3 banaketa eremuaren esparruari dagokionez (XVI/ZN-1-XIX/ZN-6), Servicios Inmobiliarios Navas de Tolosak sustaturik.

2.–Sustatzaileari errekerimendu egitea, testu bategina aurkez dezan dokumentu honen behin betiko onespenerako; hartan jasoko dira dokumentuaren oroit-idazkian lokala lagatzeko 2014ko azaroaren 6ko txosten juridikoan bildutako baldintzak.

3.–Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Iruñean, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1416398