242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Finkak normalizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Orkoiengo alkate udalburuak, abenduaren 1eko 498/2014 Ebazpenaren bidez, ebazpen hau eman du:

“Katastroko 1. poligonoko 379, 381, 578, 1018, 1025 eta 1510. finkak normalizatzeko proiektua, Udalak sustatu duena, Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestaturiko dokumentuari jarraikiz, finka horiek egokitu beharrez Hirigintzako Udal Planean egin diren aldaketa hauetara: lerrokaduren aldaketa eta banantzearen ondoriozko egokitzapena S-4ean (Orkoiengo gainak), ZOP-1ean eta S-2an (Alde Zaharra handitua) Z-7, Z-8 eta Z-9an. Kontuan izanik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 154 eta 76. artikuluetan xedatua. Ikusirik horretarako segitutako tramitazioa, onetsia izanik finkak normalizatzeko aipatu proiektua, Alkatetzak 2014ko urriaren 24an eman ebazpenaren bidez onetsi ere, eta hilabetez espedientea jendaurrean edukirik, nola eta behar den iragarkia argitaratu ondoan bai 2014ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n, bai Herriko Etxeko iragarki oholean, bertan izan baita jendearendako ikusgai, eta gisa hartara interesdunei entzutea emanik, inork ez du alegaziorik batere aurkeztu. Horrenbertzez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan ahalmenen ondorioz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Katastroko 1. poligonoko 379, 381, 578, 1018, 1025 eta 1510. finkak normalizatzeko proiektua, Udalak berak sustatu duena, Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestaturiko dokumentuari jarraikiz, finka horiek egokitu beharrez Hirigintzako Udal Planean egin diren aldaketa hauetara: lerrokaduren aldaketa eta banantzearen ondoriozko egokitzapena S-4ean (Orkoiengo gainak), ZOP-1ean eta S-2an (Alde Zaharra handitua) Z-7, Z-8 eta Z-9an.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko”.

Orkoienen, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1416423