242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Prozedura laburtua jarri izanaren iragarkia.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak aditzera ematen du 269/2014 prozedura laburtua jarri dela, CSI-CSIF sindikatuak eskaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren uztailaren 2ko 212/2014 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 28ko 509/2014 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen, ebazpen horrek piano-jotzaile errepertoristaren profila egiaztatzeko probarako deialdia onetsi baitzuen.

Ofizio horretan xedatutakoaz baliatuz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, aipatutako prozeduran emandako epaiak ukituta izan daitezkeen interesdun guztiak epatzen dira, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian ager daitezen.

Iruñean, 2014ko abenduaren 2an.–Idazkari tekniko nagusia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F1416517