242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aurrekontuko 2/2014 aldaketa. Behin betiko onespena

2014ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, beraz, aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena argitara ematen da. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gastuen egoera.

–Kreditu gehikuntza.

  • Aurrekontuko 14511 62101 aplikazioa. Izena: “Bero eta hotz ponpa Kultur Etxean eta Liburutegian”. Zenbatekoa: 9.000 euro.
  • Aurrekontuko 1 443 62200 aplikazioa. Izena: “Horma hilobiak eraikitzea”. Zenbatekoa: 8.000 euro.

–Kreditu berezia: 1 613 2260801 aurrekontuko aplikazioa, “Zergen berrikuspen plana”. Zenbatekoa: 15.000 euro.

Espedientearen finantzabidea:

diruzaintzako gerakina.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2014ko abenduaren 2an.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1416516