242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa, Herrilurretako larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2014ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Miranda Argako herrilurretako larreen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan eta aplikatzerakoan harekin bat heldu diren gainerakoetan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantzan egin aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan onetsi den aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Miranda Argan, 2014ko azaroaren 27an.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1416368