242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Bake epaile ordezkoaren izendapena

Mendabiako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Urriaren 6an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoak erabaki zuen Mendabiako Bake Epaitegiko epaile ordezkoaren ukoa onartzea; horren kariaz, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharrez, deialdi publikoa iragarri da, hutsik gelditu den kargua betetzeko.

Eskaerak aurkezteko ezarritako hamabortz egun baliodunean inork ez du bakarrik ere aurkeztu; beraz, izendapenari ekin aitzin, Udalbatzak hau erabaki du aho batez:

1.–Berriz ere hamabortz egun balioduneko epea ematea interesaturik egonik legezko baldintzak betetzen dituztenei, eskaera egin dezaten idazki baten bidez.

2.–Inork eskaerarik aurkezten ez badu, Udalbatzak nahi bezala hautatuko du, eta erabakiaren berri emanen dio Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaileari.

Mendabian, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1416431