242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Kalifikazio juridikoaren aldaketa eta desafekzioa

Leitzako Udalak 2014ko azaroaren 28an egindako bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen:

1.–Herrilur honen desafektazioa hasiera batean onestea: 2. poligonoko 182. lurzatia (1626,25 m²).

Desafekzioaren xedea: herrilurra ondareko ondasun bihurtu eta ondoren trukea egitea, finka pribatu hau eskuratzeko: 2. poligonoko 210. lurzatia.

Lur trukaketaren erabilgarritasun publikoa: ur deposituaren eta ur tratamenduko plantaren inguruko lurrak lortzea.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hilabeteko epean Udal Idazkaritzan jendaurrean edukitzea, ukituta suertatzen denak espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituen alegazioak egin ditzan.

3.–Lurzatiak trukatzeko baldintza agiria onartzea, espedientean baitago.

4.–Leitzako 2. poligonoko 783 eta 184 eta 182. lurzatiak banatzen dituen bide publikoaren (443,92 m²) kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera ematea.

5.–Jabari publikoko aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoa hasiera batez aldatzea.

Aldaketaren erabilgarritasun publikoa: aipatu bidea errealitatean ez da existitzen eta katastroan dagoen beste bide bat erabiltzen da. Horren truke Udalak bereganatuko du ur deposituaaren eta ur tratamenduko plantaren inguruko lurrak.

6.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hilabeteko epean Udal Idazkaritzan jendaurrean edukitzea, ukituta suertatzen denak espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituen alegazioak egin ditzan.

7.–Jendaurreko epean alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, aipatutako ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da, nahi den trukea egin ahal izateko.

Leitzan, 2014ko abenduaren 2an.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1416523