242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Ordenantza fiskaletako aldaketa. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2014ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza fiskal hauetako aldaketa:

–Leitzako herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

–Herrilurretako eta bide publikoko lurzoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.

–Leitzako herriko eraikuntzen zaharberritze, apainketa eta bestelako obretarako laguntzari buruzko ordenantza.

–Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegazioarik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzen aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2014ko abenduaren 2an.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1416505