242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2015. urteko karga-tasak

Leitzako Udalak 2014ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1.–2015. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5 (gutxieneko kuota 20 euro).

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.

  • Igoeraren urteko portzentajeak:
  • 5 urte bitarte: %2,85.
  • 5 eta 10 urte bitarte: %2,65.
  • 10 eta 15 urte bitarte: %2,55.
  • 15 eta 20 urte bitarte: %2,55.
  • Karga-eskala: %8,35.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.

Erabaki honek indarra hartuko du 2015. urteko urtarrilaren 1ean.

2.–Argitara ematen da, orok jakin eta ondorioak izan ditzan, eta erabaki honen aurka ondoko errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendurik, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Leitzan, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1416469