242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2015eko zerga-tasak, tasak eta prezioak

Lakuntzako Udalak, 2014ko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki hau hartu zuen, erregelamenduzko quorumarekin:

1. Lur-ondasunen gaineko kontribuziorako %0,20ko karga-tasa ezartzea.

2. Gainerakoei dagokienez, 2015. urterako 2014ko zerga-tasak, tasak, prezioak eta kuotak mantentzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara ematea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan. Haren kontra egungo legeetan ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira (administrazioarekiko auzi-errekurtsoa edota, aurretik eta aukeran, gora jotzekoa eta berraztertzekoa).

Lakuntzan, 2014ko abenduaren 2an.–Alkatea, José Ramón Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1416498