242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Lakuntzako Udal Plan Orokorra eta lizentzien etendura. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2014ko urriaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Lakuntzako Udal Plan Orokorra eta hark dituen agiriak.

Bilkura berean onetsi zen lizentzien etendura, Lakuntzako udal mugapearen barnean determinazio berriek orain arte indarra izan duen hirigintzako araubidea aldatzen duten lekuetan (sektoreak: S.3, S.4, S.5, S.6, S.7 eta S.8); hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hirigintza lizentzien etendura hori ez da gertatuko egin nahi diren obrak bi planeamenduen edukiekin bat heldu direnean, hau da, gaur egun indarra duten Arau Subsidiarioekin eta hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorrarekin (sektoreak: S.1, S.2 eta S.3, hiri-lurzorua finkatua eta lurzoru urbanizaezinetan).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabete bat egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lakuntzan, 2014ko urriaren 30ean.–Alkatea, José Ramón Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1416461