242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2015eko zerga-tasak

Faltzesko Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako quoruma zegoela, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–2015eko urtarrilaren 1etik aitzina tasa hauek izanen dira:

1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,2986 izanen da.

1.2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,8000 izanen da.

1.3. Eraikuntzaren kostu erreal eta benetakoaren %3,50 izanen da EIOZ zergaren karga-tasa. Gutxieneko kuota, 35 euro.

1.4. 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %8ko karga-tasa ere.

2.–Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Faltzesen, 2014ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1416421