242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, honako ordenantza fiskal hauen tarifen aldaketak onetsi zituen hasiera batez, 2015eko ekitaldirako:

–Ordenantza fiskal orokorra.

–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasa publikoak arautzen dituen ordenantza eta tarifen eranskina.

–Ordenantza fiskala, Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko tasak arautzen dituena.

–Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udaleko idazkaritzan azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Faltzesen, 2014ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1416416