242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

31 eta 32. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

31/2014 aldaketa aurrekontuan, kreditu-gehikuntza egiteko; zenbateko osoa: 95.600,00 euro.

32/2014 aldaketa aurrekontuan, kreditu-transferentzia egiteko; zenbateko osoa: 75.700,00 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan.

Faltzesen, 2014ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1416413