242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

3. kreditu aldaketa 2014ko aurrekontu orokorrean. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko aurrekontu orokorrean kreditu aldaketa egiteko 3. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatua bete dadin, herritarrek eta bidezko interesdunek Udalaren Idazkaritzan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Donezteben, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L1416335