242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. “Asociación Provincial de Autoescuelas de Navarra” izeneko (siglatan APANA) lanbide erakundearen estatutu aldatuak.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan 2014ko azaroaren 25eko 13:00etan aurkeztu direla “Asociación Provincial de Autoescuelas de Navarra” izeneko (siglatan APANA) lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion eremu funtzionalak eginkizun horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten entitate profesionalak biltzen ditu.

Aldaketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Raquel García Zubiri andrea eta Isabel Foncillas Aldaba andrea.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2014ko abenduaren 2an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1416565