242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2015eko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoa, Doneztebeko Udalaren eta Musika Eskolako Patronatuaren plantillak hartzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L1416331