242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ordenantza fiskala, Udalaren etxeko laguntza zerbitzua eta atseden emateko zerbitzua egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren etxeko laguntza zerbitzua eta atseden emateko zerbitzua egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1416330