242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzan. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2014ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Beintza-Labaiengo herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beintza-Labaienen, 2014ko ekainaren 6an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1416405