242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa

Beintza-Labaiengo Udalak, 2014ko azaroaren 24an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

1.–Urradi karrika izenek jabari publikoko ondasunaren zati baten kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea abiatzea, Labaiengo hirigunean, 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 12. artikuluan (280/1990 Foru Dekretua) ezarritakoari jarraikiz.

2.–Hasiera batean aldatzea jabari publikoko ondasun horren kalifikazio juridikoa eta ondareko ondasun bilakatzea. Ondasun hori dokumentazio teknikoan deskribatzen da. Ondasun hori honako hau da: 1,47 m²-ko azalera, Urradi karrikakoa. Mugak: iparra, Garazenea etxeko zoladura; hegoaldea, Urradi karrika; ekialdea, Urradi karrika; mendebaldea, Garazenea etxeko zoladura eta Urradi karrika.

Aldaketaren xedea: Urradi karrikako zati bat ondareko ondasun bilakatzea, gero bertze partikular batekin trukatzeko, Pedro Miguel Baleztena Albisturrena.

Trukaketaren onura publikoa: Udalak eskuratzen duen lur puskarekin Urradi karrika erregularizatuko da, izan ere koska bat desagertuko da Garazeneko sarreran, eta karrika zabalduko da.

Eskuratzen den lurra: 1,62 m², Urradi karrikarekin muga egiten dutenak. Mugak: iparra, Garazenea etxeko zoladura; hegoaldea, Urradi karrika; ekialdea, Garazenea etxeko zoladura eta Urradi karrika, eta mendebaldea, Urradi karrika.

3.–Udaleko iragarki oholean edukitzea hilabeteko epean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

4.–Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da ondasun horren kalifikazio juridikoaren aldaketa, baita ondareko ondasun bilakatzea ere.

Beintza-Labaienen, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1416391