242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2015eko karga-tasak. Onespena

Udalak, 2014ko azaroaren 24ko osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da karga-tasa hauek ezartzea 2015erako:

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,24.

2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,46.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.

4.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki hauek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

6.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Beintza-Labaienen, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1416390