242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eginkizunak bertze baten esku uztea

2014ko abenduaren 1ean, Baztango Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman du (293/2014 zenbakiduna):

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Alkatearen eginkizunak lehen alkateorde Mikel Ortega Arraztoaren esku uztea, 2014ko abenduaren 3tik 8ra arte, biak barne.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Ebazpen hau Mikel Ortegari jakinaraztea eta horren berri ematea Udalbatzari, hurrengo osoko bilkura arruntean.”

Baztanen, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1416486