242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Diru-laguntzen deialdi publikoa, Barañaingo ikastetxeetan 2014/2015 ikasturtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko azaroaren 28an egin bilkuran, deialdia onetsi zuen, Barañaingo ikastetxeei 2014/2015 ikasturtean diru-laguntzak emateko.

Deialdiaren xedea: Barañainen kokaturiko ikastetxeek eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egitea, proiektu eta jarduerak bulkatu beharrez curriculum proiektu beraren barnean berez irakaskuntzakoak diren ekintzen osagarri.

Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 20.000 euro.

Oinarriak non hartu:

–Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte.

–Barañaingo Udalaren web orrian (www.baranain.es).

Eskaerak aurkezteko tokia eta epea:

–Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte.

–Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38 artikuluan ezarritako bertze edozein bide erabiliz.

20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1416388