242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

8. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2014ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 8/2014 aldaketa egiteko espedientea. Kreditu transferentzia bat da, Eskualdeko Hiri Garraioan sarturik dauden udalek 2014rako finkatu den aparteko ekarpenari aurre egin dezaten.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko erreklamazioak egin.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2014ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1416356