242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aroztegiko Udal Planeko aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Ibarreko Udalak, 2014ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, legezko gehiengoarekin, indarra duen Udal Plan Orokorreko aldaketa xehekatua. Horren helburua da babesteko lurzoruaren garapen eredua zaintzeko gorde beharreko lurzoruaren azpikategoriaren mugak aldatzea, lurzoru urbanizaezinaren barrenean. Hirigintzako Udal Planak Aroztegiko hiriguneko mendebaldean kokatzen du lurzoru hori, 88. lurzatia oso-osorik hartzen duela. Helburua da, orobat, Arau partikularren 74. artikulua aldatzea, Atezko Udaleko Udal Plan Orokorraren garapen eredua zaintzeko gorde beharreko lurzoru urbanizaezinari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Eritze Atetzen, 2014ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

Iragarkiaren kodea: L1416665