242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Eguarasko Udal Planeko aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

Ibarreko Udalak, 2014ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, legezko gehiengoarekin, indarra duen Udal Plan Orokorreko aldaketa xehekatua. Horren helburua da kentzea, Eguarasko hiri lurzoru finkatuko 3. eremu gisa identifikatzen den alorretik, Hirigintzako Araudi Orokorraren 41. bis artikuluko eskakizuna, lurzati pribatuen bidezko sarbidea duten lurzatietan eraikitzeko baldintzei buruzkoa. Hiru lurzatitako sarbidearen espazioak pribatua izaten jarraitzea nahi da, hiru lurzatietarako bide zortasunari eutsiz, lursaila lurzoru publikoari laga gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Eritze Atetzen, 2014ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

Iragarkiaren kodea: L1416664