242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2015erako karga-tasak

Artzibarko Udalak, 2014ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, hau erabaki zuen:

1.1. Ondoko zerga-tasak onestea, 2015eko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten (beren horretan utzi dira lehengo urteko tasak):

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,293.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

  • Etxebizitza berriak: %2.5.
  • Gainerako instalazio eta obrak: %2.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1. indizea.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • Tasa: %14. Ehunekoa:
  • 1.–1etik 5 urte bitarte: 2,2.
  • 2.–10 urte bitarte: 2,1.
  • 3.–15 urte bitarte: 2,0.
  • 4.–20 urte bitarte: 2,0.

1.2. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa aldatzeko aukeraz den bezainbatean, bereziki aipatzen da onetsitako zerga-tasa 12/2006 Foru Legearen 16. artikuluaren arabera ondasun berezitzat hartzen direnerako ere hala izanen dela, eta, Toki ogasunei buruzko 2004ko martxoaren 5eko Estatuko legearen ordezko aplikazioan, subjektu pasibo motaren arabera zerga-tasa desberdinak onesteko aukera baldin bada, erabaki da halakoetan 1,3 aplikatzea Itoizko urtegia izeneko ondasun berezirako zerga-tasatako, multzo osoa den aldetik, eta betiere legez gehieneko tasa.

1.3. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Artzibarren, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1416349