4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MADRILGO LAN ARLOKO 28. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 255/2014 prozedura arrunta
Zitazioa agindu duen organoa: Madrilgo Lan arloko 28. Epaitegia.
Zein auzitan: 255/2014 judizioa, Edurne Santesteban Elizalde andreak, Manuel Bujalance Caballero jaunak, Almudena Rojo Blanco andreak, Mohamed Douari jaunak eta Nourandi Douari jaunak sustatua, diru kopuru bat erreklamatzeko.
Zitatua: Integración de Servicios Auxiliares SA, aipatu judizioan alderdi demandatua den aldetik.
Zitazioaren xedea: adiskidetzearen eta judizioaren ekitaldietan agertzea eta, zein den kasua, Edurne Santesteban Elizalde andreak, Manuel Bujalance Caballero jaunak, Almudena Rojo Blanco andreak, Mohamed Douari jaunak eta Nourandi Douari jaunak eskatutako galdeketan erantzutea judizioko egintza eta inguruabarrei buruz, epaitegiak bidezkotzat joz gero.
Non eta noiz agertu behar duen: epaitegi honen egoitzan agertu behar du (Princesa kalea, 3, 28008), 1A judizio-aretoan, 8. solairuan baitago, 2014ko abenduaren 15eko 10:00etan.
Legezko ohartarazpenak.
1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ez da galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslari dela deklaratu beharrik izan gabe (LJALaren 83.3 artikulua).
Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (Lan Prozedurari buruzko Legearen 59. artikulua).
2.–Erabili nahi diren frogabide guztiak eraman behar dira judiziora (Lan Prozedurari buruzko Legearen 82.2 artikulua).
3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore batek nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatu batek ordezkatuta agertzeko asmoa bada, hala adierazi beharko zaio epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (Lan Prozedurari buruzko Legearen 21.2 artikulua).
4.–Agertzen ez bada eta ez agertzeko arrazoirik ematen ez badu, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu haren kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91. artikuluari dagokionez), eta horrez gain, aurrez entzunaldia emanda, 180 eta 600 euro bitarteko isuna jartzen ahalko zaio (PZLaren 304. eta 292.4 artikuluak).
5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.
Zitatuak Epaitegiko Idazkaritzan aztertzen ahal ditu autoak, judizioa egiten den egunera arte.
Madrilen, 2014ko azaroaren 12an.–Idazkari judiziala, María García Ferreira.
Iragarkiaren kodea: J1416438