4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
97/2014 prozedura. Enkanterako deialdia
Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Mara Daniela Jurjek eskaturik Lizarraga Arregui SLren aurka bideratu den 97/2014 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako ondasun hauek besterentzea enkante bidez:
–Izotz esferikoak egiteko makina bat, Hoshizahi markakoa eta “21 Kilos” modelokoa, 3.500,00 euroan baloratua.
–Tabakoa saltzeko makina bat, Azkoyen markakoa eta Argenta modelokoa, 36 erreikoa, 2.000,00 euroan baloratua.
Non dauden gordailatuta: Iruñeko García Castañón kaleko 4an, CO&CO, Coctail & Compañía tabernan.
Guztirako balorazioa: 5.500,00 euro.
Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2015eko urtarrilaren 29an, 10:00etan, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegian (Justizia Jauregia, Iruñeko San Roke kalea, 4; lehen solairua).
Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:
1. Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:
a) Nor diren behar bezala frogatzea.
b) Enkantearen baldintza guztiak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute.
c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren 3158 0000 64 0097 14 kontuan, ondasunak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da.
2. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
3. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, horretarako dirurik jarri behar izan gabe.
Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.
Iruñean, 2014ko azaroaren 28an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1416383