2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mankomunitateko kideen batzarrak, 2014ko azaroaren 27an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, harat igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Mankomunitatearen egoitzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratuz eta Mankomunitatearen iragarki oholean agerian edukita, herritarrek edo interesdunek komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Larraintzarren, 2014ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, Roberto Pascal Garcés.
Iragarkiaren kodea: L1416318