2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Kreditu bereziaren bidezko aldaketa 2014ko ekitaldiko aurrekontuan, aldaketen zortzigarren espedientean. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, kreditu bereziaren bidezko aldaketak onetsi zituen, hasiera batean, Zizur Nagusiko Udalaren 2014ko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Zizur Nagusian, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L1416320