241. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Udal Plana. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2014ko azaroaren 12an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Alesbesko Udal Plan Orokorra, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan 79. artikuluari dagokionez xedatuarekin bat, eta orobat onestea Ingurumen ondorioen azterlana, haren barrenean baitago, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatuarekin bat.

Bigarrena.–Espediente osoa, Udal Plan Orokorra eta Ingurumen ondorioen azterlana jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuta, hirigintzako eta ingurumeneko araudi aplikagarria bete beharrez.

Hirugarrena.–Bertan behera utzi da lizentzien ematea lur eremuak zatitzeko eta eraikuntzak eta eraispenak egiteko planeamenduaren xede diren ondoko lur eremuetan, bertako determinazio berriek aldatu egin baitute indarra duen hirigintzako araudia:

a) NOR 4 planoetan exekuzio unitate (EU) gisa mugatutako eremuetan, bertan behera uzten dira lizentziak, jada eginak dauden eraikinen konponketetarako eta higienerako izan ezik, bai eta eraikuntzaren erabilerarako behar diren beste determinazio arauemaile batzuk betetzeari dagozkion obrak ere; betiere, aipatu foru legearen 84.2 artikuluak antolamendutik kanpoko eraikinentzat ezartzen dituen debekuak aplikatuko dira.

b) NOR 4 planoetan urbanizazio unitate (UU) gisa mugatutako eremuetan, bertan behera uzten dira lizentziak, hasiera batean onetsitako planean aurreikusi den antolamendua indarra duten arau subsidiarioetako antolamenduarekin bateragarria denean izan ezik. Halakoetan, lizentzia emateak eskatzen du kasuan kasuko unitateko urbanizazio proiektua aldez aurretik tramitatzea eta behin betiko onestea, hasiera batean onetsitako planeko araudiaren 161. eta 162. artikuluetan ezarritako baldintzetan.

Lizentzien etenaldi horrek bi urte iraunen du, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta plan berria behin betiko onestean amaituko da.

Laugarrena.–Jendaurreratzearekin batera, txostena jasotzea herriari dagokion mankomunitatetik, planeamenduak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuen gainean. Halaber, hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorraren dokumentua Nafarroako Foru Administraziora igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostena egin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.8 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2014ko azaroaren 18an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1415633