1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2149/2014 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Idoia Goikoetxea Gómez andrea, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Proiektu eta Programa Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak.
Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Estatutuen 12. artikuluak erakunde autonomo horren zuzendaritza kudeatzaileari esleitzen dizkio atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak eta, beraz, kargutik kentzeak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Familiarako eta Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 25eko 75/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Idoia Goikoetxea Gómez andrea, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko Proiektu eta Programa Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuari, Gizarte Politiketako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko azaroaren 10ean.–Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Nagore Ferrer.
Iragarkiaren kodea: F1415394