2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Kreditu gehikuntzen gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2014ko urriaren 29ko osoko bilkuran, kreditu gehikuntzen gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2014ko aurrekontu arruntean; guztira, 460.748,95 euro dira.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, azaroaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2014ko urriaren 29an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:
Gastu goitituak:
Kapital eragiketak:
9.–Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 460.748,95 euro.
Gastu goitituak, guztira: 460.748,95 euro.
Gastu beheitituak:
Diruzaintzako gerakina: 460.748,95 euro.
Gastu beheitituak, guztira: 460.748,95 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Tuteran, 2014ko azaroaren 28an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.
Iragarkiaren kodea: L1416412