2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLEXOA
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Olexuako Udalak, 2014ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Olexoan, 2014ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Alfredo Vicente Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L1416323