2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Alkatetza beste baten esku uztea
Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez xedatuta dagoenarekin bat.
Ikusirik Udaleko alkate Gurutze Rodríguez Armendariz gaixotu dela eta ez dituela modu egokian egin ahal izanen bere alkate lanak.
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDren 47. artikuluak dioela alkateordeei dagokiela, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan hura gaixo dagoenean.
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Olaztiko Udaleko lehen alkateorde Patricia Fernández Ganuzaren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, gaixo nagoen bitartean.
Bigarrena.–Patricia Fernández Ganuzari jakinaraztea eginkizunei buruzko eskuordetzea, ondorioak izanen baititu nire gaixotasunak ezindurik edukitzen nauen egunetan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olaztiko Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea.
Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea organo horren hurrengo bilkura arruntean.
Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:
Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Olaztin, 2014ko azaroaren 27an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.
Iragarkiaren kodea: L1416288