241. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2015eko kontribuzioa. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2014ko urriaren 10ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ez igotzea 2015. urterako; beraz, 2014. urtean bezala, %0,4787koa izanen da.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ez igotzea 2015. urterako; beraz, 2014. urtean bezala, %0,4366koa izanen da.

Udaleko iragarki oholean eta urriaren 22ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko ediktuen bitartez, erabaki hori jendaurrean ikusgai egon da, hogeita hamar egunez, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu ahal zezaten.

Erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ez denez, behin aitzineko puntuan aipatzen den epea pasata, zerga-tasa horiek behin betiko onartutzat ematen dira.

Lesakan, 2014ko abenduaren 2an.–Alkatea, Peio Etxabide Gartzia.

Iragarkiaren kodea: L1416484