2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Aldaketa puntual ez egiturazkoa, Lekunberriko Udal Planean, 12. poligonoko 491.etik 498.era bitarteko lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2014ko azaroaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planean Lekunberriko 12. poligonoko 491.etik 498.era bitarteko lurzatiei dagokienez aldaketa puntual ez egiturazkoa egiteko espedientea; hura Lekunberriko Udalak sustatu du eta Ángel Ibáñez Ceba teknikariak prestatu.
Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74. eta 79. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.
Lekunberrin, 2014ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1416268