241. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2015. urteko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Leitzako Udalak 2014ko azaroaren 28an egin bilkuran hasiera batean onetsi zituela Leitzako Udalaren 2015. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Leitzan, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1416422