241. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

2015eko karga-tasak onetsita

Jaurrietako Udalak, 2014ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

Lehenbizikoa.–2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1 igo da, eta, beraz, %0,26 izanen da.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, Toki Ogasunak arautzen dituen 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko tasak mantendu dira, eta karga-tasa %12an.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,2.

–Bideen tasa: 6 euro etxebizitzako eta 0,15 euro, landalurreko ondasun higiezinen katastroko balioaren gainean.

–Ur kontsumoaren prezio publikoa: 0,25 euro/m³/urtea izaten jarraituko du, gehi BEZaren %10, eta hornidura bakoitzeko kuota finkoa 25 eurotik 27,50 eurora igoko da, gehi BEZaren %10. Hargune berriaren prezioa: 30,05 euro.

–Mangerako ura: bere horretan uzten da, hau da: aziendarendako eta nekazaritzarako, 30 euro/urtea. Beste erabilera batzuk (baratzea, autoak eta beste): 15 euro/urtea.

–Saneamendu tasa: 27,50 eurora igo da, gehi BEZaren %10, hargune bakoitzeko.

–Hilerria: Nitxoak 10 urterako lagatzea: dohainik izanen da jende guztiarentzat, kontuan hartu gabe Jaurrietan erroldaturik dauden ala ez. Hilarriak: Udalak bere gain hartuko du nitxoetako lehen hilarriaren kostua, bat etxe bakoitzeko, eta gainerakoak partikularrek ordainduko dituzte. Paratzen diren hilarriak gaur egungoak bezalakoak izanen dira, hau da, denak berdinak.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honek 2015. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jaurrietan, 2014ko azaroaren 20an.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1416321