241. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAURRIETA

Aldaketa hautetsien konpentsazioan, 2014. urterako

Jaurrietako Udalak, 2014ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea udalkideek, 2014an, beren karguetan ari direla, bilkuretara joategatik jaso beharreko ordainsariak; hori dela eta, honako kalte-ordain, ordainsari eta bilkura-sari hauek ezarri dira udalkideendako, osoko bilkura arrunt nahiz berezietara joategatik eta beren karguetan aritzeagatik:

–Zinegotziak eta alkateak ez dira ez dedikazio esklusiboan ezta partzialean ere arituko, eta ordainduko zaie osoko bilkuretara joateagatik, 130 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.300 euro urtean haietako bakoitzari.

–Karguaren eginkizunak sortutako gastuak ordainduko zaizkio alkateari, hau da, beste erakunde batzuetan parte hartzeagatik, dietak, joan-etorriak eta bestelakoak. Alkateak kobratu beharreko joan-etorriak 0,30 eurotan ordainduko zaizkio, eta karguaren betebeharretan aritzeko ordua 14,50 eurotan. Kontzeptu hauengatik, alkateak, gehienez ere, 4.345,96 euro jasoko ditu urtean.

Horrek guztiak ondorioak izanen ditu 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jaurrietan, 2014ko azaroaren 20an.–Alkatea, José Ángel Cambra Burgaleta.

Iragarkiaren kodea: L1416313