241. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2015eko tasak, karga-tasak eta prezio publikoak

Irañetako Udalak, 2014ko azaroaren 25eko bilkura arruntean, ondoko akordioa hartu du, eta aditzera ematen da orok jakin dezan:

“Hirugarrena.–2015eko tasak, karga-tasak eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, 2015erako aho batez onartzen da:

Lehenbizikoa.

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,24ko karga-tasa eta landalurren ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, hau da, 1,2.

5.–Tasak.

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Kuota txikiena: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,35 euro/m³, 40 m³-tik aitzina.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,40 euro/m³.

5.1.3. Mantentze-lanetako kanona: 3,6 euro gehi BEZa.

5.1.4. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 200 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 300 euro.

5.2. Epaitzak.

5.2.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 50 euro izanen da 2015ean. Epaitza eskuratzeko epea urtebete da.

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea bi urte da.

5.3. Auzolanak.

Urtean lau auzolan (50 euro bakoitzeko).

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako:

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

–Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

–Epaitza uztailean onetsiko da.

Hirugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.–Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra”.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta oharazten da erabaki horren aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Uharte Arakilen, 2014ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Pedro Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1416208