2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aldaketa puntuala, Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2014ko urriaren 9an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Aldaketa puntuala hasiera batean onestea Fontellasko Udal Planean, Udal Planeko UE 12.9 unitateko berdegunea berrantolatzeko proposamenari dagokionez, Udal honek sustatutako proiektuaren arabera.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea. (Argitaratzeko gastu horiek espedientearen sustatzailearen kargura eginen dira).
3. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuari txostena eskatzea, sustatzaileak zuzenduriko dokumentazioa aldez aurretik aurkeztuta.
Fontellasen, 2014ko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1416625