2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
9. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Cortesko Udalak, 2014ko abenduaren 5ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 9/2014 aldaketa, 2014ko aurrekontuetan eragiten duena.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.
Cortesen, 2014ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Javier Blasco Mendívil.
Iragarkiaren kodea: L1416663