241. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1416314