2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2014ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, 3. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Iruritako 14. poligonoko 269. lurzatiaren xehetasun azterlana, Ioseba Berreskuratze Metalikoak, SLk sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.
Elizondon, 2014ko urriaren 30ean.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1416272