2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Aldaketa Hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2014ko irailaren 29an egin osoko bilkura berezian, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Aldaketa hasiera batean onestea Aiegiko udal hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantzan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2.–Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hilabetez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
3.–Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betiko ordenantza honetan egin aldaketa, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.
Nolanahi ere, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hain zuzen ere uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Aiegin, 2014ko azaroaren 3an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.
Iragarkiaren kodea: L1416277