241. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa puntuala, Andosillako Udal Planeko UB-12 unitatean (egiturazko aldaketa). Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen UB-12 unitatea garatzeko Agustín Marín San Martínek Udal Planean sustatu duen aldaketa. Xedea du UB-12 exekuzio unitatea sortzea, familia bakarreko etxebizitzetarako hiri lurzoru finkatu gabeak osatua.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Andosillan, 2014ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1416294