2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
2015eko plantilla organikoa.
Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2. artikuluak 276.ari buruz xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aipatutako jendaurreko epe horretan erreklamaziorik egiten ez bazaio, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.
Andosillan, 2014ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1416291