2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
10. aldaketa 2014ko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen 10. aldaketa hasiera batean onestea 2014ko aurrekontuan, kreditu transferentziei buruzkoa.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espedientea. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.
Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.
Andosillan, 2014ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1416289